HOME STAGING

360FAKTORIA

Arimadun guneak lortzen laguntzen dugu

Gustora aldatuko zenukeen guneren bat buruan? Ez dakizu nundik hasi? 

Zure etxea bisitatu eta gure Aholkularitza zerbitzuarekin zure arazoei irtenbideak proposatzeko irrikitan gaude. Online zerbitzua ere aukeran.

Ideiak ematea baina zerbait gehiago behar duzu? Aldaketaren gauzatzea gure esku utzi nahiko zenuke?

. Inbertsio txikienarekin zure etxea berraurkitu nahi baduzu, Relooking zerbitzua da zure aukera. Etxea eguneratzen lagunduko dizugu eta irtenbidea jasangarria eta “low cost” izango da.

Edo behar bada, saldu edo alokatu nahi duzun jabetzaren bat daukazu? Merkatuan denbora asko darama eta bisitaldi gehiago nahiko zenituzke?

Etxebizitzaren aurkezpen egokiaren bitartez, bisitaldiak areagotu eta salmenta aukerak biderkatu nahi badituzu, 360faktorian daukazu Home Staging zerbitzuan zure arazoentzako konponbidea.

Aholkularitza

Lehen bisitarako hitzordua adostu ondoren, zure beharrak eta etxearen benetako aukerak alderatzeko aukera izango dugu. 

Zerbitzu honetarako bi aukera desberdin ditugu: 

1. Proposatutako ideien proiektua 3D-n.

2. Proposatutako ideien proiektua 3D-n gehi aldaketen erreferentzi guztiak.

Nahiago baduzu, zerbitzu hau online ere eskeintzen dugu. Bidali espazioaren argazki eta neurriak, eta proiektua helaraziko dizugu.

GALERIA

Relooking

Gurekin eskuz esku prozesuan aktiboki parte hartzeko gonbitea luzatzen dizugu, emaitzaz gain, prozesuaz ere gozatu ahal izateko. Aldaketa bat baino askoz gehiago izango da. Zure etxea birziklatzen eta birraldatzen ikasiko duzu. Prozesua, zuretzako neurrira egina eta originala izango da, bukaerako emaitzari balio erantsia gehituz.

Gure filosofia:

Gela argitsuak, handiak, neutroak, praktikoak, funtzionalak… Batzuetan nahikoa da pareten kolorea aldatzea gure etxeari bizi berri bat emateko.

Berriaren eta zaharraren arteko konplexurik gabeko elkarbizitza orekatua bilatzen dugu… Hau da, balioa duten altzariak identifikatu, aparteko pieza batean eraldatuz, gure etxeko txokoren bateko puntu erakargarrienean bihurtzeko.

Galería

Home Staging

Home Staging hitzaren esanahi zehatza, “etxearen eszenaratzea” da. Etxeen aurkezpen egoera hobetzeko eta erosleak erakartzeko Higiezin Marketing teknika bat da.

Erosleak erabakia lehen 90 segundoetan hartzen du. Ez duzu aukera hoberik izango erosleari etxea erakargarri irudi dakion.

Kostu txikienarekin etekin handiena lortuko dugu. Eraikinaren indarguneak aurkitu eta sustatzen lagunduko dizugu. Horrela, erosleak zure etxean amesten duen etxebizitza irudikatu ahal izango du.

Era guztietako etxebizitzetan egin daiteke, jendea bizi denetan, hutsik daudenetan, etxebizitza pilotuetan, apartamentu turistikoetan, bulego edo bestelakoetan.

GALERIA

Ze dirutaz ari gara?

Aholkularitza

.

1go aukera. Proposatutako ideien irudiak ematea.

150€-tik aurrera estantzi bakoitzeko

2. aukera. Proposatutako ideien irudi eta erreferentzien ematea.

300€-tik aurrera estantzi bakoitzeko……………………………..

Relooking

.

– Proposatutako ideien irudiak ematea.

– Erosketen kudeaketa.

– Proiektuaren gauzatzea

Aurrekontu pertsonalizatua

.

Home Staging

.

Altzaridun etxeetan, atrezzoarekin osatzen dugu.

1.500€-tik aurrera

Etxebizitza hutsetan, kartoizko altzari edo/eta altzari arinak erabiltzen ditugu.

2.000€-tik aurrera

Taldea gara

Nekane eta Idoia, Idoia eta Nekane…

Orain dela urte asko ezagutu genuen elkar gure senarren bitartez.

Komunean izan dugu betidanik gure grina, zaletasun eta gaitasunak bateratzeko desioa besteen zerbitzura jartzea.

Gure arteko lotura nagusiak familia eta etxeko goxotasuna dira. Amengandik, euskal baserriko matriarkatu kultura jaso dugu, gure arbasoen emakumezkoen leinuaren testigua jaso eta balioan jarri dugu, irakatsiak haintzat hartuz eta gaur egungo beharretara egokituz.  learn more
Gure indargune nagusia gure esperientzia da. Biok bizi izan baitugu gure etxebizitzetatik hasi zen eraldaketa prozesu oso bat. Gure helburua, zuri ere, praktikoa, funtzionala eta mantenimendu errezekoa den etxebizitza bat lortzen laguntzea da.  learn more
Irmoki sinesten dugu bizitzak ematen dizkigun seinaleetan eta horren fruitua da, hain zuzen ere, 360faktoria. Ideia nola gauzatu lantzen ari ginela, Gorkaren eskutik aukera bat aurkeztu zitzaigun eta zinez eskertuta gaudela esan dezakegu.  learn more
Hori da guk islatzen duguna… gure jatorria gure motibazio iturri bihurtua. Eta une magiko bat izango balitz bezala, konturatu ginen bion ezagutzak eta gaitasunak elkartuz, persona eta familia askoren bizitzak erraztu genitzakeela.  learn more

«The team work makes the dream work»

Zuk eta gure proiektuak ekarriko dizkizun onurak, gure erabateko arreta daukazue.

ERIKA BLACK

Nekane Aiestaran naiz

Ama zoriontsua, ikasle nekaezina eta konpainia onean izugarri gozatzen duena. Formakuntzaz ingeniaria, bokazioz LifeCoach-a. Nire pasioa? Eraldaketa prozesuak. Nola litekeen bizitzak horrelako bira ematea?… 37 urterekin bizi izan nuen krisialdiari esker hasi zen dena.

Orain, zorionezko emakumea naizela uste dut, nere denbora benetan gogoko dudanari eskeintzeko aukera dudalako. 360Faktoria, egi bihurtu den amets bat da eta Idoiarekin batera egin ahal izatea, dudarik gabe, hoberena.

1……………………………………………………………………………………………………………..

CHIP MAYER

Kaixo!! Idoia Noain naiz eta sekretutxo bat kontatuko dizut…

Umea nintzela, gauzak desberdin egitea gustatzen zitzaidan. Jendea ezustean harrapatzea nuen gogoko. Zerbait gertatu zelakoan nago, urte asko pasa baititut guztiz bestelako eremu batean mugilduta, eta nire bizitza pertsonaleko eta profesionaleko sinesmen eta ideia nagusiak zientzia-ebidentzian oinarrituta egon dira.

Baina Nekaneren laguntzaz, nere barrenak miatzen denbora bat damakidala kontatzeak pozten nau. Eta 360faktoriarekin, nere jatorriarekin bat egiten dut…EMOZIOAK igortzea espero dut, egia esateko, edozein helbururen hasiera dela uste baitut.