360faktoria
Arimadun guneak lortzen laguntzen dugu
360faktoria, beren etxeetan diseinu onaren eraldaketa-ahalmena aurkitu zuten bi emakumeren arteko amets partekatu batetik sortu zen. Nekane eta Idoia gara, lagunak, profesionalak eta aldaketa-prozesuekiko grina dugunak. Egun batean konturatu ginen gure etxeak eraldatzen ikasi genuenak beste pertsona askori bizitza hobeak izaten lagun ziezaiekeela.
Gaur egun, familiei, etxejabeei eta norbanakoei beren bizilekuak berrasmatzen, etxeekiko duten maitasuna berraurkitzen edo, saldu edo alokatu nahi badituzte, ahalik eta modu erakargarrienean aurkezten laguntzen diegu. Guzti hori, ukitu pertsonal batekin, arretaz entzutearekin eta estetika, funtzionaltasuna eta goxotasuna uztartzen dituen sentsibilitate berezi batekin egiten dugu.
Espazioek istorioak kontatu ditzaketela uste dugu… eta zurea idazten lagundu nahi dizugu.
Zerbitzuak
Etxe orok du potentziala eta distira egiteko modu asko. Horregatik, eraldatzeko bide desberdinak eskaintzen ditugu: irtenbide sinpleak, proiektu sakonak edo jabetza baten balioa handitzeko diseinatutako proposamenak. Zuretzako egokiena dena aurkitzea nahi dugu.
Aholkularitza
Zure beharrak entzuten hasiko gara: zer lortu nahi duzun, zerk ez duen guztiz funtzionatzen eta espazio ideal hori nola irudikatzen duzun. Hortik abiatuta, espazioaren aukera errealak aztertzen ditugu eta proposamen pertsonalizatua diseinatzen dugu, estetika, funtzionaltasuna eta zentzuzko erabilera uztartuz.
Ondoren, behar duzun xehetasun-maila aukeratu dezakezu gure hiru modalitateen artean:
1. Oinarrizkoa
2D/3Dko proiektua eta proposatutako diseinuaren renderrak sartzen dira: distriuzioa, koloreak, material generikoak eta giro orokorra. Aukera ezin hobea lehen eta ondorengo egoera ikusteko eta norabide estetiko argi bat zehazteko.
2. Osoa
2D/3D proiektua, renderrak eta proiektua gauzatzeko beharrezko jarraibide guztiak biltzen dituen txosten zehatza sartzen dira. Gremioek aurrekontua egin eta obra zehaztasunez gauzatu ahal izateko pentsatutako dokumentua da.
3. Premium
2D/3D proiektua, renderrak, txosten zehatza eta aukeratutako materialen, altzarien eta dekorazio-elementuen erreferentziak sartzen dira. Diseinua, inprobisaziorik gabe zehazki erreproduzitzeko aukerarik osatuena.
GaleriaAurrez aurrekoa: guk neurketak, argazkiak eta bideoa egiten ditugu.
Online: plano sinple bat eta espazioaren argazkiak edo bideoa bidaltzea besterik ez duzu behar. Zure beharretara egokitzen gara, prozesua erraza, argia eta zure erritmoan izan dadin.
ErosiErreforma integralak
Eraldaketa sakona bilatzen duzunean, gure erreforma integrala zerbitzua da egokiena, hasieratik amaierara laguntzen dizu. Hasierako diseinutik gremioen koordinazio osoa arte, fase bakoitza koherentziaz, kontrolaz eta lasaitasunez aurrera joan dadin arduratzen gara.
Zure ideiak proiektu sendo eta gauzagarri bihurtzen ditugu, beti ere zure lehentasunak, aurrekontua eta bizimodua kontuan hartuta.
Gure konfiantzazko gremioekin lan egin dezakegu edo zuk proposatzen dituzun profesionalekin koordinatu, eta erosketen prozesu osoaz arduratu edo bertan lagundu, nahi duzun inplikazio-mailaren arabera.
GaleriaRelooking
Relooking-a gela bat eraldatzeko modu aproposa da erreforma integraletan sartu gabe. Itsura aldaketa bat da, praktikoa, sortzailea eta merkea. Dagoeneko duzuna ahalik eta gehien aprobetxatzen saiatzen gara, elementu berriekin konbinatuz eta zure etxearen energia berrituz inbertsio handirik gabe.
Prozesu hau parte-hartzailea izatea gustatzen zaigu, zuk hala nahi baduzu. Aldaketaren parte izatera gonbidatzen zaitugu: espazioak nola optimizatu ikastera, potentziala duten piezak nola berrerabili, bizia ematen duten koloreak nola aukeratu eta nortasunez betetako giro koherente bat nola lortu.
Zerbitzu bat baino gehiago da: zure etxearekin konektatzen zaituen esperientzia bat da.
Batzuetan kolore on bat aukeratzea nahikoa da; beste batzuetan ordea, altzariak berrantolatu, detaile txikiak gehitu edo dagoeneko badituzuen piezak elementu paregabean bihurtzea beharrezkoa da. Helburua zure etxeari itsura berritu bat ematea da… zuk zailtasunik sentitu gabe.
GaleriaHome Staging

Etxebizitza bat ondo aurkezten denean, dena aldatzen da. Bisita gehiago, balioaren pertzepzio hobea, negoziazio gutxiago eta salmenta edo alokairu prozesu askoz arinagoa. Horixe da Home Staging-aren funtsa: espazio bat prestatzea, lehen begiratuan bertara sartzen denarekin konektatu dezan.
Badakigu erabakia segundo gutxitan hartzen dela. Horregatik lantzen dugu gela bakoitza bere indarguneak azpimarratzeko, zabaltasun sentsazioa sortzeko, argitasuna hobetzeko eta etxe giro atsegin bat eraikitzeko. Helburua da bertara sartzen denak bere burua han bizitzen irudikatzea. Gure ikuspegia praktikoa, estetikoa eta estrategikoa da: oreka bilatzen dugu aurkezpen neutro baten —edonorrek bere burua espazioan irudikatu ahal izateko— eta emozioak pizten dituen giro goxo eta zaindu baten artean.
Home Staging-a mota guztietako etxebizitza eta espazioetara egokitzen da: bizi den etxe bati azken ukituak ematetik hasi, hutsik dauden etxebizitzetan kartoizko altzariak edo atrezzoa erabiliz benetako potentziala erakusteraino. Era berean, etxebizitza pilotuak, apartamentu turistikoak eta irudi erakargarriago eta profesionalagoa nahi duten bulegoak ere lantzen ditugu. Proiektu bakoitza arreta handiz eta emaitzetara bideratutako begiradaz jorratzen dugu.
Emaitza argia da: etxebizitzek nabarmenagoa dute presentzia higiezinen atarietan, interesa handiagoa sortzen dute eta bisita gehiago jasotzen dituzte denbora gutxiagoan. Kalitatearen pertzepzioa igotzen da, eta espaziora sartzen diren pertsonek lotura emozionala sortzen dute harekin. Horrek salmenta eta alokairu azkarragoak eta baldintza hobeagoko negoziazioak ekartzen ditu. Lehen inpresioa behin bakarrik gertatzen da — eta guk ahalik eta onena izan dadin laguntzen dizugu.
GaleriaFormakuntza

Formakuntza gure lanaren jarraipen naturala da: ikasitakoa partekatzea, beste pertsona batzuek espazioak irizpidez, sentsibilitatez eta segurtasunez eraldatu ahal izan ditzaten. Esperientzia errealetik, praktikatik eta emozioetatik irakastearen indarrean sinesten dugu, horrela hazi baikara gu ere.
Oraingoz, gure Home Staging ikastaroa eskaintzen dugu. Mundu honetan hasi nahi dutenentzat zein zerbitzu hau modu profesionalean eskaini nahi dutenentzat oinarri sendoa eraikitzeko diseinatutako formakuntza da. Bertan gure metodologia, lan-prozesuak eta benetako etxebizitzetan aplikatuz ikasitako guztia partekatzen dugu: espazio bat nola aztertu, gela bakoitza nola prestatu, eszenaratze eraginkor bat nola sortu eta Home Staging-aren balioa nola transmititu.
Horrez gain, laster argia ikusiko duten formakuntza berriak prestatzen ari gara. Gure formakuntza-arloa haztea nahi dugu, ikasteko, inspiratzeko eta aukera profesional berriak deskubritzeko topagune bilaka dadin.
KURTSOATaldea

Nekane eta Idoia gara, ekintzaileak eta bidelagunak. Gure indarrak eta gaitasunak batzea erabaki genuen 360faktoria sortzeko, eta ordutik elkarrekin hazten jarraitzen dugu, proiektu bakoitzean gure onena emanez.
Elkar osatzen gara: batek duen begirada bestearenarekin aberasten da, eta ideiak partekatuz irtenbide berriak sortzen ditugu. Guretzat taldelana ez da soilik antolaketa kontua; konfiantza, entzutea eta sormen partekatua da. Prozesua bera gozatzen dugu, eta uste dugu ilusio hori eta gure arteko sintonia nabari direla egiten dugun lan guztian.
Gure asmoa da konfiantza transmititzea eta gurekin lan egiten duten pertsonak motibatzea. Sinesten dugu elkarlanetik, konpromisotik eta grinatik emaitza bikainak lor daitezkeela. Proiektu bakoitza aukera bat da gure energia bateratua eta ikuspegi partekatua praktikan jartzeko, bertan bizi diren pertsonekin konektatzen duten espazioak sortuz.
«The team work makes the dream work»
Zuk eta gure proiektuak ekarriko dizkizun onurak, gure erabateko arreta daukazue.

ERIKA BLACK
Nekane Aiestaran naiz
Ama zoriontsua, etengabeko ikaslea eta lagunarte onaren zale amorratua. Ingeniaria ikasketaz, LifeCoach bokazioz, eraldaketa-prozesuek liluratzen naute. Proiektu bakoitzean nire jakin-mina eta sormena pizten dira, eta beste pertsonei beren etxeetan dagoen edertasuna eta funtzionaltasuna berriro aurkitzen laguntzea da gehien betetzen nauena.
Gaur egun, benetan gustuko dudanari denbora eskaintzeko aukera izatea pribilegio bat dela sentitzen dut. 360faktoria gure ametsetako bat egia bihurtuta da, eta bide hau Idoiarekin partekatzea da, zalantzarik gabe, abentura honetako oparirik ederrena.

CHIP MAYER
Kaixo!! Idoia Noain naiz eta sekretutxo bat kontatuko dizut…
Txikitatik gustatu izan zait gauzei buelta ematea, harritzea eta ohiko bidetik kanpo dauden aukerak bilatzea. Denborarekin, nire alderdi sortzaile hori atzean geratu zen neurri batean, eta nire prestakuntza zein ibilbide profesionala ebidentzia zientifikoan eta analisi zorrotzean oinarritu ziren.
360faktoriarekin nire sustrai sortzaileetara itzuli naiz, zorroztasuna eta sentsibilitatea uztartuz emozionatzen duten eta aldi berean funtzionatzen duten espazioak sortzeko. Proiektu bakoitzean pasio hori transmititzea eta gure bezeroei beren etxeek duten potentziala deskubritzen laguntzea da nire helburua.
