Home Staging-eko lanak

Home staging proiektu mota desberdinak

Altzariak alokatutako
Home Staging-a

Pentsa ezazu etxebizitza huts bat erakusten duzula, edo bisitariei atzera eragiten dieten altzari zaharrez beteta dagoena. Higiezinen atarietan dirua inbertitu arren, argazkiek erakargarritasunik ez badute, salmenta zaildu egiten da.

Hor sartzen da jokoan altzarien alokairua. Aukera honek etxebizitza aldi baterako hornitzeko aukera ematen du, bizitasuna eta estiloa emanez salmenta itxi arte. Batzuetan nahikoa izaten da kartoizko altzariak benetako pieza batzuekin konbinatzea; beste batzuetan, berriz, benetako altzariekin egindako horniketa osoa behar izaten da.

Emaitza berehala nabaritzen da, espazioak hobeto definitzen dira, argazkiek arreta erakartzen dute, eta erosleek balio handiagoa sumatzen dute. Inbertsioa alokairuaren iraupenaren eta aukeratutako altzarien mailaren araberakoa izango da, baina higiezinen agentzientzat askotan aukerarik eraginkorrena izaten da, bisita bakoitzaren arrakasta handitzen duelako.

Kartoizko altzariak erabilita, oso txikia eta hutsik dagoen gela batek izan ditzakeen aukerak erakutsi ahal dizkiegu balizko erosleei.

Altzariak erositako
Home Staging-a

Aukera hau bereziki interesgarria da sustatzaile eta inbertsoreentzat; izan ere, haien helburua ez da soilik azkar saltzea, baizik eta errentagarritasuna ahalik eta gehien handitzea.

Alokatu beharrean altzariak erosteak aukera ematen du proiektu desberdinetan berrerabiltzeko, edo etxebizitza bera altzariz hornituta eskaintzeko, eragiketaren balioa handituz. Hasierako inbertsioa handiagoa izan daitekeen arren, epe ertainera eta luzera errentagarriagoa izaten da, altzari berberek proiektu bat baino gehiagotan etekina sortzen baitute.

Ohikoa izaten da altzari errealak eta kartoizkoak uztartzea. Horrela, kostuak murriztu daitezke, eroslearen erabakian hain erabakigarria den ikusizko eragina galdu gabe.

Altzaririk gabe zegoen espazioa txoko funtzional eta atsegin bihurtu zen, bereziki egokia sukalde estua duten etxebizitzetarako. Mahai arrunt batek leku gehiegi hartuko lukeenez, egurrezko barra altu baten aldeko apustua egin zen.

Barra berria ezin hobea da gosaltzeko edo bazkaltzeko, baina baita afaria prestatzen ari denarekin solasean aritzeko ere. Egurrezko diseinuak, zintzilik dauden bi lanpara beltzek eta dekorazio minimalistak ukitu moderno eta dotorea eman zioten espazioari. Azken batean, diseinu honek lekua hobeto aprobetxatu zuen, erabilerarik gabeko gune bat estilo handiko topaleku bihurtuz, etxebizitzaren balioa handituz.

Bestalde, hasieran hutsik zegoen egongela/jangela, espazio atsegin eta argitsu bihurtu zen. Balkoietatik sartzen den argi naturala aprobetxatuz, jangela-mahai bat jarri zen aulki gardenekin, eta txoko batean sofa eroso bat.

Dekorazio berriak (jutezko alfonbra, ehungintzako elementuak eta landareak) goxotasuna eta testura eman dizkio espazioari, askoz ere atseginago bihurtuz. Diseinuzko lanparek ere protagonismoa hartzen dute, argi naturalarekin batera gune bakoitza nabarmentzen lagunduz. Horrela, nortasunik gabeko etxebizitza izatetik egongela-jangela moderno eta bizigarri bihurtu zen, erosleak erakartzeko aproposa.

Azkenik, hutsik zegoen terraza bat kanpoaldeko gune eroso eta erabilgarri bihurtu zen, etxebizitzaren luzapen natural eta erakargarri bat sortuz.

Aldaketa nagusia altzariak eta dekorazioa gehitzea izan zen. Egurrezko kanpoko sofa bat jarri zen, kuxin argiekin, atseden hartzeko aproposa. Horrez gain, diseinu modernoko bi aulki gehitu ziren, espazioari arintasuna eta estiloa emanez.

Eremua definitzeko eta goxotasuna gehitzeko, jutezko kanpoko alfonbra bat erabili zen, lurzoruarekin eta barandarekin modu naturalean kontrastatuz. Azken ukitua kanpoko landareek ematen dute, bizitasuna eta freskotasuna gehituz, balkoia aire librean gozatzeko txoko ezin hobe bihurtuz.

Home Staging Relooking-a:
kostu baxuko egokitzapena

Ba al du zentzurik hormetan pitzadurak dituen, pintura hondatuta daukan edo akats txiki nabarmenak dituen etxebizitza bat apaintzeak? Seguruenik ez. Horri erantzuten dio relooking-ak. Dekoratu aurretik etxebizitza prest jartzea da helburua, premiazkoena eta ikusgarriena konponduz, baina eraberritze lan handirik egin gabe.

Margotzea, akats txikiak konpontzea edo oinarrizko xehetasun batzuk eguneratzea nahikoa izaten da erosleen pertzepzioa guztiz aldatzeko. Etxebizitza zainduta dagoela ikusten denean, ondorengo dekorazioak benetan eragiten du: merkatu-balioa handitu eta konfiantza transmititu.

Irtenbide ekonomikoa, azkarra eta eraginkorra da, “aurpegia pixka bat garbitu” besterik behar ez duten etxebizitzentzat, obra handietan sartu gabe.

Logela estilo tradizional eta ilun batetik giro gazteago eta argitsuago batera pasa zen. Aldaketa nagusia altzari zaharrak zuriz margotzea izan zen; horrek berehala eman zion espazioari itxura modernoago bat. Altzarien diseinu bera mantendu zen, baina kolore berriak arinago eta garbiago sentiarazi zituen.

Ohearen kokapena aldatu zen, eta oheko arropa zein kortinak ordezkatu ziren, tonu neutroetan, sinpleago eta garaikideagoak diren aukerekin. Iutezko lanpara esekia gehitu zen, eta flexo zaharra beltzez margotu zen. Laburbilduz, kolore eta dekorazio aldaketa txikiekin, logelak erabateko eraldaketa izan zuen, obra haundirik gabe, espazio bat nola berritu daitekeen erakutsiz.

Sarrerako gunea erabat aldatu zen altzari ilun zaharra zuriz margotzean; horrek berehala eman zion espazioari argitasun eta modernotasun handiagoa. Ispilua eta dekorazioa ere eguneratu ziren, arte ukitua eta dotorezia ematen duten koadroekin.

Laburbilduz, altzariaren margoketarekin bakarrik, espazioak itxura zaharkitua izatetik estilo handiko sarrera-gune bihurtu zen, lehen inpresio bikaina sortuz.

Tiza margoa eta lija apur batekin, altzari zaharkitu hauek giro erromantiko eta goxo bateko logela bihurtu dira.

Kasu honetan ez zegoen oheburuaik, eta oso aurrekontu txikiarekin bat sortzea erabaki genuen. Lau listoi zuriz margotuta eta iutezko oihal batekin lortu genuen emaitza hau.

Home Staging Birtuala

Erosle gehienek interneten hasten dute etxebizitzaren bilaketa, eta hor kokatzen da formula honen indarra. Home Staging birtualak edizio digitala erabiltzen du etxe huts edo zaharkituen argazkiak eraldatzeko, itxura erakargarri eta modernoagoa emanez.

Aukerarik ekonomikoenetakoa da, eta bere eragina handia da atari inmobiliarioetan. Dei gehiago, informazio-eskaera gehiago eta interes handiagoa.

Hori bai, gardentasuna ezinbestekoa da. Beti adierazi behar da simulazioak direla, eta benetako argazkiekin lagundu, bisita fisikoan desilusiorik ez sortzeko.

Egongela espazio ilun eta zaharkitu batetik giro moderno, argitsu eta dotore batera igaro zen. Aldaketa nabarmenena sarreraren eta egongelaren arteko horma kentzea izan zen, eta haren ordez beirazko horma bat jartzea; horri esker espazioa irekiago geratu zen eta argi naturala hobeto sartzen da. Altzariak ere eguneratu ziren, sofa eta aulki zaharrak tonu neutroetako pieza garaikideekin ordezkatuz.

Telebistarako neurrira egindako altzari bat diseinatu zen, liburuentzako tarteekin eta tximinia batekin, honela, egongelako ardatz nagusi bihurtuz. Argiztapena ere zaindu zen, sabaian zehar argi zeharkako sistemekin giro goxo eta sofistikatu bat sortzeko. Eraldaketa honek ez du soilik estetika berritu, baizik eta lehen bananduta zegoen espazioa eremu integratu eta funtzional bihurtu du.

Jangela espazioaren erdigune bihurtu da, egurrezko mahai batekin eta integratutako banku batekin egindako diseinu berriari esker, espazioa hobeto aprobetxatuz. Mahaiaren gaineko egurrezko lanpara esekiak, sabaiko argi zeharkakoekin batera, giro goxoa sortzen du eta eremu hau nabarmentzen du. Gainera, bi ispilu dotore gehitu dira, espazioa bisualki handituz eta argitasun handiagoa emanez.

Lehen sukalde txiki eta zaharkitua zen espazioa erabat eraldatu da, sukalde moderno, ireki eta oso funtzional bihurtuz. Aldaketarik handiena espazioa irekitzea izan da, altzari zaharrak eta hormako baldosa zaharkituak kendu, eta diseinu minimalista eta argitsu baten alde egitea.

Orain, sukaldeak erdiko irla bat du, lanerako azalera gehigarri gisa eta gosari-barra moduan, aulkieki altuekin. Kolore argietako altzariek eta entzimera zuriak espazioa handiago eta garbiago sentiarazten dute. Sabaiko argi integratuek eta diseinu modernoko kanpaiak azken ukitu sofistikatua ematen diote, sukalde zahar bat etxeko erdigune bihurtuz, estilo garaikidea bilatzen dutenentzat aproposa.

Espazio honetan gosarietarako txoko bat diseinatu da, funtzionala izateaz gain sukaldearen diseinuarekin erabat bat datorrena. Tiradore integratuek tostadora eta beharrezko beste elementu batzuk gordetzeko balio dute, entzimera nagusia libre mantenduz. Kafetera bat ere jarri da, txokoa gosari-gune praktiko bihurtuz eta espazioa hobeto aprobetxatuz.

Diseinu honek gosarirako behar den guztia eskura izatea ahalbidetzen du, sukaldearen estetika moderno eta minimalista galdu gabe.

Home Staging Aholkularitza
(Do it yourself)

Jabe askok ez dute altzarietan edo dekorazioan inbertitu nahi, baina hala ere etxea prezio onean saldu nahi dute. Haientzako, Home Staging aholkularitza zerbitzua dago.

Profesionalak etxebizitza bisitatzen du, gomendatutako aldaketekin txosten zehatza prestatzen du, eta gida praktiko bat ematen du jabeak berak etxea bisita bakoitzerako prestatu dezan.

Zerbitzu ekonomikoa da, eta etxebizitzaren aurkezpena hobetzeko aukera ematen du, Home Stager-ak prozesu osoa gauzatu beharrik gabe. Emaitza jabearen inplikazioaren araberakoa izango da, baina askorentzat tarteko irtenbide bikaina da.

Home Staging Expres-a

Ez dute etxebizitza guztiek proiektu oso bat behar. Batzuetan, ukitu estrategiko txiki batzuek nahikoa izaten dira nabarmentzeko. Home Staging Exprés-a, bertan bizi direnentzako pentsatua dago, esku-hartze azkarra eta eragozpenik gabe eskaintzeko.

Argazki saiorako, altzari arin eta dekorazioa gehitzen dira, eta saioaren amaieran kentzen dira. Horrela, etxebizitzak ikusgarritasuna irabazten du online iragarkietan, jabeen eguneroko bizitza aldatu gabe.

Gainera, normalean bezeroari gida bat eskaintzen zaio, etxea bisita bakoitzerako prest mantentzeko aholkuekin, erosleak etxebizitzaz maitemintzeko aukera handituz.

Egongela erabat berritu zen, argitasuna eta lasaitasuna irabazteko. Aldaketa nagusiena gortina ilunak kendu eta zuri arinagoak jartzea izan zen; horri esker, espazioa askoz argiago eta zabalago ikusten da. Geometria marrazkidun alfonbra, iutezko batez ordezkatu zen, eta horrek, giro goxogoa eta naturalagoa eman zion.

Ez zen inbertsio haundirik behar izan dekorazioa eguneratzeko. Jangelako paretako koadroa, adibidez, kolore neutroekin gainetik margotuta berritu zen. 

Zuntz naturaleko lanpara bat gehitu zen, eta kurtinak ere tonu neutroagoetara eguneratu ziren. Aldaketa sotil baina ongi pentsatu hauei esker, egongela, kargatuta zirudien espaziotik, giro lasai, dotore eta oso atsegin batera igaro zen.

Logela nagusia askoz ere atseginago eta modernoago bihurtu zen, egindako aldaketa txiki baina esanguratsuei esker. Argiztapen sistema zaharra guztiz berritu zen: mimbrezko sabaiko lanpara berri bat jarri zen, eta diseinu ukitua ematen duten mahai lanparak gehitu ziren, espazioari goxotasuna gehituz.

Ohejantziak eta kuxinak ere erabat eguneratu ziren, tonu neutroak aukeratuta, logelari itxura freskoagoa ematen diotenak. Azkenik, barne landare baten gehitzeak bizitasuna eta freskotasuna ekarri zizkion espazioari, eta horrela osatu zen gelaren eraldaketa.

Beste logela hau, lehen apur bat hutsik eta nortasunik gabe zirudiena, logela atsegin eta xarmadun bihurtu zen. Aldaketa nagusia ohe jantziak eta kuxinak eguneratzea izan zen. Koltxoi biluzia tonu argietako ohe arroparekin jantzi zen, eta teila koloreko manta batek gozotasuna eta kolorea gehitu zizkion espazioari. Ukitu freskoago bat emateko, manta gainean lore erramu txiki bat jarri zen.

Ispilua, jada karakterrekoa, bere horretan mantendu zen, eta “LOVE” hitza duen apaingarri txiki bat gehitu zen komodan, ukitu pertsonal eta goxoa emateko.

Argiztapena eta leihoak bere horretan mantendu ziren, eta horri esker argi naturala protagonista izaten jarraitu zuen. Gehitu ziren dekorazio elementu gutxiek, berriz, giro goxo eta erromantikoagoa sortu zuten, espazioa askoz ere atseginagoa bihurtuz.